2011/06/07

Zenbaki hamartarra [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]



Egilea: Josep Pons; zuzendaritza, Narcís Vives; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honen xedea da ikasleek zenbaki hamartarrei lotutako kontzeptuen ikasketa finkatzea, bai eta zenbaki horiek zatikiekin eta ehunekoekin dituzten loturena ere. Ikasleek ulertu egin behar dute bizitza errealean badirela hiru modu horietan adieraz daitezkeen magnitudeak; eta beraz, ikasi egin behar dute gai izaten hamartarrak zatiki nahiz ehuneko gisa adierazten, eta alderantziz. Ikasleek aurrez ikasi dituzte zenbaki hamartarrak eta haien arteko eragiketak, 5. eta 6. mailetan; are gehiago, proiektu honetan bertan daude haiei lotutako sekuentziak. Hori dela eta, komeni da aurretiazko ezagutzatik abiatzea eta landu gabeko alderdiak aurkeztea —edo bederen, oso sakon ez bada ere, aztertzea—; esaterako, zenbaki hamartar periodikoak, hurbilketa, biribilketa eta zenbaki errealen zuzena. Planteamendu hori dela eta, sekuentzia ohikoa baino luzeagoa da, uste baita beharrezkoa dela lehen hezkuntzako sekuentzian arinago ikasitakoak ixtea. Ikasleek ondo baino hobeto dakite zenbaki arrunten arteko biderketak eta zatiketak egiten (baita berreketak ere), eta zenbakien teoriako kontzeptu garrantzitsuak hasiko dira lantzen: faktore-deskonposizioa, zenbaki baten zatitzaile guztiak aurkitzea, Goldbachen aierua, etab. Azkenean, zkh eta mkt kontzeptuak ikasiko dituzte.
Materia:DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:1.maila