2011/08/01

60 milioi urte barru, nolako planeta? [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Mundua mundu denetik, gauza guztiak aldatuz doaz, etengabe. Jitoen teoriaren arabera, duela 300 milioi urte, esaterako, kontinente guztiak bat eginda zeuden. Pangea izena zuen garai hartako kontinente erraldoi eta bakar hark. Zuek nola irudikatzen duzue mundua 60 milioi urte barru? Zein da zuen hipotesia? Imajinatu eta adierazi, baina arrazoiekin edo argudioekin justifikatuz. Lauko talde txikietan egingo duzue lana. Hasieran, bakoitzak bere hipotesiak sortuko ditu, eta gero, denon artean, taldekoa izango den hipotesia zehaztuko duzue, baita irudi bitartez ere. Bi taldekide testua idazteaz arduratuko dira, eta beste bi, imajinatu duzuen hori irudi bitartez adierazteaz.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila
Argitaletxearen webgunea