2011/08/01

Osasuntsu hazi, luzaro bizi [Naturaren zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: EGITEKO NAGUSIA: Osasuntsu egoteko onuragarriak diren ohituren dekalogoa sortuko dute ikasle taldeek. Ohitura horien artean, kontuan hartuko dituzte elikadurari, kirolari eta estresari dagozkien egoerak. Osasunarentzat onuragarriak eta kaltegarriak diren ohiturak bereizi, eta bizitza kalitatea hobetzeko jarduerak proposatuko dituzte. Kontuan hartu beharko dute zein den dekalogo horren helburua: gazteen artean bizi-ohiturak egokiak sustatzea. Dekalogoa poster digital batean irudikatuko dute, hainbat baliabide erabiliz: argazkiak, audioak, bideoak eta testuak. Egingo duten lana ikasgelan defendatuko dute, eta ikaskideen artean, arrakastatsuena hautatu, eta Ikasgelako Blogean zintzilikatuko dute. ZERTARAKO Gure gizartean daramagun bizimoduaren ondorioz, ugaritzen ari dira sedentarismoarekin zerikusia duten gaixotasunak. Estresak, elikadura desegokiak, hainbat ordu eserita pasatzeak eta abarrek gure osasuna arriskuan jartzen dute. Gazte-gaztetatik ohitura osasungarriagoak bultzatzea eta arazo horren kontzientzia hartzea da sekuentzializazio honen helburua.
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1.maila
Argitaletxearen webgunea