2012/02/29

Erdi Aroa Euskal Herrian [Gizarte zientziak - DBH 2] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: jatorrizko gidoia: Iñaki Bazán Díaz eta César González Mínguez; diseinua: Euskomedia Fundazioa
Argitalpena: Usurbil, Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Erdi Aroa Euskal Herrian ikasmaterialaren bidez garai historiko honek Euskal Herrian izan zituen ezaugarriak eta nondik-norakoak aztertuko ditugu. Hemen, 1300. urte arteko euskal gizarte feudalaren berri ematen zaigu: eguneroko bizimodua, aginte-antolaketak, gizarte-aldaketak, hiribilduen sorrera, artea, kultura eta abar. Horretarako, edukia zortzi puntutan banatu da. Atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak dituzu eta, bestetik, horiek garatu eta lantzeko ariketak. Horrela, unitate bakoitzak edukiak zeureganatu eta horiek gauzatzeko aukera eskaintzen dizu. Alde praktikoari dagokionez, edukiei buruz jaso duzun ezagutza neurtzeko ariketak edukiko dituzu. Ondoren, Euskal Herriko V. eta XIII. mendeen bitarteko paisaia historikoa irudikatu eta orduko giroan murgilduko zara
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 2.maila. Erdi Aroa Euskal Herrian berez 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikasmateriala da, aldi berean beste adinetako erabiltzaileentzat ere interesgarria gerta daitekeena.
Argitaletxearen webgunea