2012/03/07

Historiaurrea [Gizarte zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: jatorrizko gidoia, Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta Mª José Iriarte Chiapusso ; diseinua: Euskomedia Fundazioa
Argitalpena: Usurbil, Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Euskal Historiaurrearen aldi nagusiei dagozkien ondoz ondoko zortzi moduluen bitartez (Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa), Historiaurre horretaz gaur egun dugun ezagueraren egoera aurkezten da hemen. Horrenbestez, atal bakoitzean, Euskal Herriaren Historiaurrean sakontzen lagunduko diguten elementu nagusiak modu orokorrean azaltzeari ekingo zaio, bilakaera sozial, ekonomiko, kultural, material, sinboliko eta antropofisikoaren ikuspegietatik. Ondoren, gure antzina-antzinako iragana ikasteko modu atsegina aurkezten dizugu hemen.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0); Euskal Herria-Historia-Historiaurrea
Maila: 1.maila. Historiaurrea Euskal Herrian berez 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikasmateriala da, aldi berean beste adinetako erabiltzaileentzat ere interesgarria gerta daitekeena.
Argitaletxearen webgunea