2012/03/27

Txanela 5 [Globalizatua -- LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala izanik, produktu honetan, LH-III zikloko Bosgarren Mailari zuzenduriko TXANELA.NET gunea eta bertako IKT jarduerak aurkezten dira. IKT konpetentziak lantzeko eta garatzeko bidea, konpetentzia horiek arloetan integratzea dela deritzogu, horietan lantzen diren ohiko jarduera didaktikoetan, alegia. IKT jarduera horien bidez, LHrako proposatu diren konpetentziak eta edukiak lantzen dira, Txanelako ohiko jardueren testuinguruan. Oraingoz "Txanela Globalizatua" deritzogun arlo multzoan (Euskara-Ingurunea-Plastika) txertatu ditugu IKT jarduerak.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak; LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak; LMH - Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 5.maila
Argitaletxearen webgunea