2012/05/16

Gure geografia [Gizarte zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: ideia eta koordinazioa: Iñaki Arrieta Baro eta Idoia Urkiri Azkoitia; jatorrizko gidoia: Leire Mitxelena Erice eta Idoia Urkiri Azkoitia; hizkuntza aholkularitza: Bakun.
Argitalpena: Usurbil,   Euskomedia Fundazioa , 2012 .

Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa.

Edukiak: Ikasmaterial honen bidez, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) osatzen duten hiru probintzien geografia fisikoaren berezitasunetan eta aniztasunean murgilduko zara. Xede nagusia gure erkidegoko geografia fisikoaren elementuak kokatzea eta ezagutaraztea da, era atsegin eta entretenigarrian, kalitatezko eduki eta ariketen bitartez, eta material erakargarria landuz. Horretarako, zenbait bide dituzu: batetik, mapa interaktiboa eta, bestetik, edukiak eta fitxak.
Maila: 1. DBH / Maila: Gure geografia fisikoa EAEko geografia fisikoari buruzko ikasmateriala da, berez 12tik 16 urtera bitarteko ikasleei zuzendua, baina aldi berean beste adin batzuetako erabiltzaileentzat ere interesgarria izan daitekeena.