2011/05/31

2011/05/27

Poligonoak: triangelua [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek triangeluekin lan egiten ikastea da sekuentzia didaktiko honen helburua. Triangeluak aldeen eta angelu moten arteko erlazioari lotutako ohiko bi irizpideen arabera bereizten eta sailkatzen ikasiko dute. Xedea da ikasleak triangeluak trazatzeko gai izatea edozein datu-konbinazio oinarri hartuta, horretarako marrazketa matematikoa egiteko tresna bat erabiliz, lana errazago egin dezaten, eta kontzeptuak hobeto uler ditzaten. Ikasitako teknikek papererako, konpaserako eta erregelarako ere balioko dute. Ikasleek ondo baino hobeto dakite zenbaki arrunten arteko biderketak eta zatiketak egiten (baita berreketak ere), eta zenbakien teoriako kontzeptu garrantzitsuak hasiko dira lantzen: faktore-deskonposizioa, zenbaki baten zatitzaile guztiak aurkitzea, Goldbachen aierua, etab. Azkenean, zkh eta mkt kontzeptuak ikasiko dituzte.
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:1.maila

Perimetroa eta azalera [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]



Egilea: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Josep Pons; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek geometriaren oinarrizko formekin lan egiten ikastea da sekuentzia didaktiko honen helburua. Era berean, poligono bakunak oinarri hartu eta forma konplexuak erlazionatzeko eta osatzeko gaitasuna sustatu nahi da. Edo, alderantziz: forma geometriko konplexu bat poligono bakunetan deskonposatzekoa. Eta, azken batean, ia edozein irudi lauren perimetroak eta azalerak kalkulatzeko gauza izan daitezen lortu nahi da. Horretarako, sekuentzia honela dago egituratuta: lehenik, zer egoeratan lan egingo den aurkezten da; ondoren, poligonoa zer den eta poligono mota ohikoenak zein diren gogorarazten da. Hasieran, oinarrizko formak aipatzen dira (karratua eta laukizuzena, adibidez), eta gero forma konplexuagoetara jotzen da. Asko erabiliko dugu Geogebra tresna, oso elkarreragin eta plastikotasun egokia lortzeko aukera ematen duelako. Erronka bat proposatzen da sekuentziaren hasieran; eta hari sekuentziaren amaieran emango zaio erantzuna. Horretarako, sekuentzia honela dago egituratuta: lehenik, zer egoeratan lan egingo den aurkezten da; ondoren, poligonoa zer den eta poligono mota ohikoenak zein diren gogorarazten da. Hasieran, oinarrizko formak aipatzen dira (karratua eta laukizuzena, adibidez), eta gero forma konplexuagoetara jotzen da. Asko erabiliko dugu Geogebra tresna, oso elkarreragin eta plastikotasun egokia lortzeko aukera ematen duelako. Erronka bat proposatzen da sekuentziaren hasieran; eta hari sekuentziaren amaieran emango zaio erantzuna.
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1.maila

Zatikien arteko eragiketak [Matematika arloa - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Mª Rosa Urain; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentziaren helburua da ikasleek zatikien arteko eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiten ikastea. Zenbait jarduera egiteko eskatuko zaie ikasleei, proposatutako edukiak landu ditzaten. Azkenean, ikasturtearen amaierako jaiari buruzko jarduera egingo dute. Ikasleentzat hurbila izango da. Gastuen banaketari –alegia, aurrekontuaren banaketa– buruzko jardueran, zatikien arteko eragiketei buruz lortutako ezagutzak kasu praktiko batera aplikatu beharko dituzte ikasleek. Ikasleak eguneroko bizitzan zatikiak beharrezkoak eta baliagarriak direla ohartzea da horren helburua.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila

Probabilitatea [Matematika arloa - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Miguel Poza; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia didaktiko honen helburua da ikasleak probabilitate kontzeptua ulertzen hastea. Horretarako, probabilitatearekin zerikusia duen lexikoa lantzen hasiko dira (zoria, probabilitatea, gertakari ziurra, probablea, ezinezkoa…), bai eta lexiko hori eguneroko bizitzarekin lotzen ere.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila

Zenbaki hamartarren arteko eragiketak [Matematika arloa - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; Montse Poyatos; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honetan, garrantzitsuena da ikasleek zenbaki hamartarren eta zatikien artean zer lotura dagoen gogora ekartzea eta gai hori finkatzea, beste maila batzuetan ikasi dute eta. Zenbaki hamartarren eta zatikien arteko lotura hori ulertu eta barneratu ondoren, ikasleek zatikien eta zenbaki hamartarren arteko itzulgarritasuna zer den ulertzea eta ikastea lortu nahi da. Garapen kognitiboaren fase honetan, oso garrantzitsua da pentsamendu abstraktuaren zenbait gaitasun bultzatzea; adibidez, itzulgarritasuna, bi noranzkoko loturak...
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0 Maila: 6.maila


2011/05/20

Zenbaki lehenak eta zenbaki konposatuak [Matematika arloa - LMH 6 ] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Montse Poyatos; produkzio-zuzendaritza, Narcís Vives; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Sekuentzia didaktiko honetan, ikasleek zenbaki lehenak eta konposatuak ukitzea, haiei buruz hitz egitea eta haiekin elkarrekintzan aritzea lortu nahi da. Ikasleei egoera motibagarri bat planteatu behar zaie; zenbaki lehenak erabiltzea eta haien ezaugarriak eta propietateak zein diren jakitea eskatzen duen egoera motibagarri bat, hain zuzen ere. Hala eginez gero, ikasketa esanguratsuagoa izango da.
Materia:LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila:6.maila

Edukiera eta bolumena [Matematika arloa - LMH 6 ] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: Pau Casacuberta; zuzendaritza, Narcís Vives; produkzio-zuzendaria, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikastetxeko balizko festa bat da proposamen didaktiko honen testuingurua. Bertan, ikasleek edari-saltoki bat kudeatu beharko dute. Egoera horretan, ikasleek edukiera eta bolumena zer diren bereiziko dute, eta bi neurri horien arteko baliokidetasunak ikasiko dituzte. Bestalde, sekuentzia honetan, irudi erregularren eta irregularren bolumena nola kalkulatu aurkeztuko zaie labur-labur.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila

Hartzaren haitzuloa [CD-ROMa]

Egileak: Azul Multimedia
Argitalpena: Santander, Azul Multimedia, S.L., 2011
Deskribapen fisikoa: CD-ROM
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Ordenagailu programak
Maila: 1., 2., 3., 4. mailak
Salneurria: 40 €
Azul Multimedia argitaletxearen webgunea
Irudia


2011/05/18

SegurSarean [CD-ROMa] Internet seguruagoa izan dadin

Argitalpena: Integral de Medios, L.G. 2010
Deskribapen fisikoa: CD-ROM, soinu, kol., + Gida didaktikoa
ISBN:978-84-931566-3-3
Materia: DBH- Informatika-Ordenagailu programak
Maila: 4.maila
Salneurria: 18 €
Argitaletxearen webgunea
Irudia

2011/05/16

Bipuntuzero : Iker eta Andrea galdu dira [Euskara - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia; Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Galduta dauden bi laguni, posta elektronikoz, beren kokapen geografikoaren berri ematea eta bestelako informazio interesgarria helaraztea, baita irudi-mapak ere, eta etxera itzuli ahal izateko instrukzioak ematea. Zeregin irekia da, hainbat erantzun emateko aukera eskaintzen duelako. Ondorioz, ikasleen arteko elkarreraginez, erabakiak hartzea ahalbidetzen da.
Materia: LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila


Zatikizko zenbakiak [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: Josep Pons; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Kontu handiz heldu behar zaio zatikien ikasketari, lehen oztopoa izan baitaiteke matematikaren ikasketan. Ikasleek lehenik zenbaki osoak ikasten dituzte —zenbatzeko erabiltzen dituztenak—, eta aldaketa garrantzitsua eta zaila da haientzat zatikiak —osotasun bat eta haren zatiak— ulertzea. Funtsezkoak dira ematen diren lehen urratsak ezagutza horiek ikastean. Arreta handiz landuko ditugu urrats horiek lehen sekuentzia honetan.
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1.maila

Zuzenak [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: José Orenga; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Udako bidaia bat egitea proposatzen zaie ikasleei. Abiatu aurretik, komeni da planoak eta mapak erabiltzen jakitea, orientatzeko, ibilbideak erabakitzeko eta bisitatu beharreko lekuak aurkitzeko. Turisten ohiko egoeratatik abiatua, zenbait plano landuko dira, ikasleek geometriaren oinarrizko elementuak, zuzenen kokapen erlatiboak eta distantzia zer diren ikas dezaten.
Materia:DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:1.maila
HUISek noiz onetsia:2011-02-03

Big-bang 2.0 : Gizartea (13. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena:Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Egitura soziala. Definizioak. Gizartea klasean, gizartea ikastetxean, udalerrian, autonomia-erkidegoan, Europan. Gizartearen parametro bereizgarriak: populazioa, jarduera ekonomikoak, sektoreak, kultura, ohiturak, historia, legeak eta arauak, umeak, familiak, emakumearen papera. Pertsonen eginkizuna gizartean. Publizitatea. Gizarte bat sortzea.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Ura (8 sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honetan uraren ezaugarriak, uraren ziklo naturala Lurrean, gizakiak ziklo horretan daukan eragina eta uraren erabilerari lotzen zaizkion etapak azaltzen dira. Gainera, baliabideen kontsumo iraunkorrari buruzko jarraibideak ezartzen dira, ikasleak uraren kontrolik gabeko kontsumoa sahiets dezan. Baliabide hau Lurreko biztanle guztien eskueran ez dagoela ulertu behar du.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Zirkunferentzia eta zirkulua[Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Josep Pons; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Egunero erabiltzen ditugun objektuak, jostailuak eta bizkar-zorroan edo liburu-zorroan daramatzazuen gauzak arretaz aztertuz gero, ikusiko duzue haietako asko biribilak direla. Zenbat objektu biribil daude irudi hauetan? Ziur al zaude horiek guztiak biribilak direla? Seguru asko, betidanik jakingo duzue gurpil handiak dituen bizikleta azkarrago joan daitekeela gurpil txikiak dituena baino. Baina, azal al dezakezue zergatik? Interesgarria izango litzateke lagun bati azaltzea, ezta? Orain jakingo dugu zergatik.
Materia:LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila:5.maila

Bipuntuzero : Iker eta Andrea galdu dira [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena:Donostia : Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Galduta dauden bi laguni, posta elektronikoz, beren kokapen geografikoaren berri ematea eta bestelako informazio interesgarria helaraztea, baita irudi-mapak ere, eta etxera itzuli ahal izateko instrukzioak ematea. Zeregin irekia da, hainbat erantzun emateko aukera eskaintzen duelako. Ondorioz, ikasleen arteko elkarreraginez, erabakiak hartzea ahalbidetzen da
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Bipuntuzero : "... herritik, dator notizia [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena:Donostia : Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Gai orokor baten inguruan, Erredakzio Batzorde moduan antolatuta (3ko taldeak), biztanleria eta migrazio-mugimenduak gaiaren inguruan, albiste bana sortzea eta Ikasgelako Blogean argitaratzea. Albistea sortzeko hiru aukera ematen dira. Taldekide bakoitzak hiru horietako bat egin behar du; hau da, hiruren artean aukera guztiak jorratu behar dituzte
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Izaki bizidunak (4 sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Mikroskopioa, zelularen historia, izaki bizidunak, bizitzaren sorrera jatorrizko saldan. Zelula motak, ehunak, organismoak, sailkapena. Zelulen funtzioa. Izaki bizidunak ingurumenean.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Animalien erreinua (3. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Animalia-erreinua. Animalia-erreinuaren sailkapena. Tokiko aniztasun biologikoa (Euskadi) eta mundukoa (Espainia eta mundua). Ekosistemen eta animaliak bizi diren habitaten ezaugarriak. Itsasoaren ikerketa-teknikak, animaliei buruzko dibulgazioa eta sentsibilizazioa, ingurumenaren eta bioaniztasunaren babesa. Eduki lotuak dituzten beste sekuentzia batzuk: bioaniztasuna eta ingurunearen babesa.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Landareen erreinua (2. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Sekuentzia didaktiko honen edukia ikasleak landare-erreinuari loturiko prozesuak ulertzeko antolaturik dago. Kontzeptu horien azalpenaren ondoren, landareen aniztasunari loturiko zenbait jarduera daude, ikasleak horiei buruzko ezaguerak ingurumen hurbiletik mundo osora estrapola ditzan. Beste alde batetik, sekuentzia honetan ingurumenaren mehatxuei buruz hitz egin arren, horiei buruzko informazioa beste sekuentzia didaktikoetan aztertzen da sakontasun handiagoarekin (bioaniztasunari eta ingurumen-zerbitzuei buruzko sekuentziak, adibidez). Halere, sekuentzia honek ingurumenaren babesari buruzko jarduerak ditu. Sekuentzia honen jardueren iraupena lau ordukoa da, gutxi gorabehera.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Lur Planeta (9. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Lurreko elementuak eta ezaugarriak, orografia, erliebea, zorua, ur-masak, atmosfera, biosfera. Lurraldearen irudikatzea, mapak eta planoak, kartografia, latitudea, longitudea, paraleloak, meridianoak, eskalak, koordenatuak, legendak, puntu kardinalak, haize-arrosa. Lurra gauez.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Bioaniztasuna (7. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena:Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Bioaniztasuna eta ingurumen-zerbitzuak. Ikerketa-teknikak (akustikoa, behaketa, tranpeoa). Gizakion eragin negatiboak eta positiboak. Espezieak. Ekosistemak. Habitatak. Espezie inbaditzaileak.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Ingurumenaren babesa (6. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Gizakion ekintza positiboak eta negatiboak. Ekosistemak, habitateak, hondamendi naturalak, klima-aldaketa. Kausa-ondorio harremanak. Bioaniztasunaren urtea.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Paisaia (5. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ingurune hurbileko paisaien ezaugarriak. Munduko paisaien ezaugarriak. “Ekosistema” eta “biotopo” kontzeptuak. Paisaia izaki bizidunen habitata bezala. Giza jardueren eragina ingurumenaren mantentzean, suntsiketan eta babesan.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Kultura (12 sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Garai historikoak (15 sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Virtualware
Argitalpena:Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Klima (17 sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]



Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Klima, elementu klimatikoak, eguraldia, tenperatura, euriak, presioa, hezetasuna, haizea, meteorologia, instrumentazioa, ikerketa, hondamendiak, klima-aldaketa, gizakaren eraginaren arintzea.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Denboran gertatzen diren aldaketak (14. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Eboluzioa, denboran zehar egon diren aldaketak, objektuak, gizarteak, pertsonak, espeziea, Lurra (Pangea, gaur egungo Lurra, aldaketa-prozesua). Aldaketei moldatzea. Izaki bizidunak. Gizakien eboluzioa. Homo sapiens, Australopithecus afarensis, Neanderthal.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Big-bang 2.0 : Zentzumenak eta nutrizioa (11. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena:Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Zentzumenei loturiko organoak, organoen egitura, funtzioak. Mantenugaien sailkapena, elikagaien gurpila, elikadura orekatua. Emozioak: beldurra, mina, maitemintzea. Ohitura osasuntsuak. Nola bizi gaitezke zentzumen bat falta zaigunean?
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Giza gorputza (10. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egilea: Virtualware
Argitalpena:Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Giza gorputza, nutrizioa, arnas aparatua, digestio-aparatua, nerbio-sistema, zirkulazio-sistema, iraitz-aparatua, organoak. Elementuen sailkapena: gluziodoak, lipidoak, proteinak. Arnasketa-prozesua. Nola egiten dugu korrika? Zergatik sentitzen dugu mina? Digestioa. Nola kanporatzen ditugu hondakinak? Elikagaien etiketatzea, elikagaiei buruzko informazioa. Ohitura osasungarriak, izaki bizidunen anatomia.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila:5.maila

Big-bang 2.0 : Unibertsoa (16. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]



Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri : Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Eguzki-sistema osatzen duten elementuak, horien ezaugarri nagusiak (posizioak, mugimenduak eta errotazioak, atmosferak, etab.). Unibertsoari eta espazioko bidaiei loturiko historia. Eklipseak, konstelazioak, galaxiak, sateliteak, asteroideak, unibertsoa osatzen duten elementuak, unibertsoaren sorrera.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Historiaurreko artea eta monumentuak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Celia de Miguelsanz Garcia; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Segida didaktiko honetan, ikasleek Historiaurreko artearen erakusketa bat egingo dute, eta erakusketan, aldi horretako kultura-adierazpenak landuko dituzte zentzu kritikoaz eta analitikoaz, lankidetza-lana, eta idatzizko, ahozko eta plastika-adierazpena mesedetuz.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Denbora historikoa [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]



Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Vicente C. Roselló, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Proposamen didaktiko honetan, lehenik eta behin, ikasleak denbora historikoa kontabilizatzeko dugun modura ohitzea proposatzen da. Bigarren jardueran, gizateriaren historiaren aldi nagusiak aurkezten dira: Historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea. Azkenik, ikasleek denbora ardatz kronologikoan adierazten ikas dezakete. Sekuentzia didaktiko honek Mendebaldearen historiaren sarrera eskaini nahi du. Bestalde, ikasleen eguneroko bizitzarekin zerikusia duen iragan hurbila ere aztertu nahi dugu, haien senideen esperientziaren eta oroitzapenen bidez.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Euskadiko biztanleria [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Vicente C. Roselló, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Proposamen didaktiko honetan, ikasleek Euskadiko biztanleriaren bilakaera eta egungo ezaugarri batzuk ikasiko dituzte. Horrez gainera, azken jardueran, immigrazioaren fenomenoari buruzko hausnarketa egitea proposatzen da. Euskadiko biztanleriaren bi adierazpen grafikoak (biztanleriaren bilakaera eta biztanleria-piramidea) egiteko, Cacl kalkulu-orria erabiltzen da. Segida didaktikoan argi eta garbi zehazten dira ikasleek zer pausori jarraitu behar dieten, grafiko horiek egiteko eta interpretatzeko.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Gizarte erromatarra [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Núria de Alva, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Proposamen didaktiko honi esker, ikasleek erromatar gizartearen alderdi batzuk ezagutuko dituzte, hala nola hark utzitako ondarea eta zeukan gizarte-antolaketa. Erromatar gizartearen ebaluazio kritikoa egitea da sekuentzia didaktiko honen helburu nagusia. Gainera, erromatarrek Iberiar penintsulan utzitako kultura-ondarea zeinen garrantzitsua den ikasleek ondo ulertzea lortu nahi da. Sekuentzia honen barruan jarduera interaktiboak, ikasgelako debateak, testuak irakurtzea eta ulertzea, literatura-idazlanak eta abar sartzen dira. Proposamen didaktiko honetan, “blog” bat erabiliko dugu, ikasleek egin behar dituzten gauzetarako euskarri teknologikoa izango dena.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)

Kantauriar mendikatetik itsasora : Euskadiko ibaiak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: Narcís Vives; egilea, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia didaktiko honetan, Euskadiko ibai nagusiak zein diren ikasiko dute ikasleek, eta lankidetzazko wiki bat prestatuko dute haiei buruz. Sekuentzia didaktiko hau ikasleak Euskadiko geografiara ohitzeko dago pentsatuta, bai eta talde-lana sustatzeko ere. Jardueren azken emaitza Google Eartheko fitxategi bat da, wikiko orri guztiak geografikoki kokatuta dauzkana, eta ikasleek irakasleari emango diotena, ebalua dezann. Wikispaces eta Google Earth web-zerbitzuak erabiliko dira sekuentzia didaktikoa egiteko.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Klima-aldaketa [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Klima-aldaketaren arrazoiak zein diren eta hark Lurreko bizitzan zer ondorio izan ditzakeen ikasiko dute ikasleek. Era berean, Open Officeko kalkulu-orria erabiliz klimogramak egiten ikasiko dute. Ingurumen-arazoei buruzko jakin-mina piztea da proposamenaren xedea, bai eta herri garatuetako bizimoduari buruzko gogoeta kritikoa bultzatzea ere. Sekuentzia didaktiko hau egiteko, beharrezkoa da OpenOfficeko Calc programa jakitea eta programa horretako oinarrizko eragiketa batzuk egiten trebatuta egotea.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Zientzia guztiz arduragabea : 65 esperimentu ausart etxe barruan edo kanpoan egiteko

Egilea: Connolly, Sean
Itzultzaileak: Amaia Astobiza Uriarte, Alfontso Mujika Etxeberria, Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Argitalpena: Usurbil, Elhuyar Fundazioa, L.G. 2011
Bilduma: Zz ; 2,
Deskribapen fisikoa: 75 or. ; kol. ir. ; 20 cm
ISBN: 978-84-92457-59-5
Materia: Fisika-Esperimentuak-Haur eta gazteentzako liburuak; Kimika-Esperimentuak-Haur eta gazteentzako liburuak; Zientzia-Eperimentuak-Haur eta gazteentzako liburuak
Maila: 9 - 14 urte
Argitaletxearen webgunea
Azala eta aurkibidea


Lurreko koordenatuak : Planeta Urdina arakatzen [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: GPS gailuei buruzko talde-hausnarketa egiten hasi eta gero, ikasleek lurreko koordenatuen sistema ezagutuko dute. Sekuentzia didaktikoan erakutsitakoa baliatuko dute monumentu bat Google Earth programan bilatu, eta ondoren, bideo bat egiteko, gero gelan aurkezteko.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Landare loredunak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez, Montserrat Poyatos; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Segidako lanak landareen bizitza-zikloari buruzko sarrera labur bat du hasieran. Sarrera horren bidez, ikasleek lanaren ezaugarriei, zatiei eta organoen funtzioei buruzko ikerketa bati ekingo diote. Lan horren helburua da ikasleek hainbat iturritako informazioa erabiltzea, jakintza sortzeko. Planteamendu horren bidez, ikasleek informazioa hautatzea eta erabiltzea lortu nahi da, eta informazio hori kudeatuz ondorioak ateratzea; hau da, ikasleak datuen hartzaile soilak ez izatea. Segida osoaren planteamendua ikasleek eginez ikastea da; lehenbizi, informazioa bilduz eta laburtuz; bigarrenik, analisiak eginez; hirugarrenik, esperimentazio-lan praktikoa eginez; eta azkenik, ondorioak ateraz eta laburbilduz.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Eko-bizitza! [Interneteko baliabidea] : kontsumo iraunkorra

Egileak: Virtualware; David Moreno... [et al.];
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Webgunea ; + Gida didaktikoa(PDF)
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
Maila: 3., 4., 5., 6.

2011/05/12

Ornodunak : ezaugarriak eta sailkapena [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]









Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez, Montserrat Poyatos; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Unitate honetan etapatan banatutako ibilbide bat proposatzen zaie ikasleei animalien sailkapenari heltzeko. Hasteko, animalia ornodunen eta ornogabeen irudiak alderatuko dituzte, irakasleen laguntzaz eta testu bat erabiliz, animalia ornodunak zer diren jakiteko eta ornogabeetatik bereizteko, bizkarrezurra eta hezurrak dituzten edo ez ikusita.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Ekosistemak : lehorrekoak eta uretakoak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]







Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez, Pau Casacuberta; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek, proposamen didaktiko honetan, lehorreko eta uretako ekosistemek zer ezaugarri nagusi dituzten ikasiko dute. Lehendabizi, lehorreko ekosistema bateko elementu biotikoak, elementu abiotikoak eta haien arteko harremanak bereiziko dituzte denen artean. Geroago, gauza bera egingo dute uretako ekosistema batekin, talde txikitan banatuta. Azkenik, konparatu egingo dituzte. Amaitzeko, elementu horiek eta haien arteko harremanak Euskadiko benetako ekosistemetan bereizi beharko dituzte, eta kontzeptu-mapa batean adierazi.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Nahasteen bereizketa[Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]








Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez, Miguel Poza; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Aurreko egunean jandako elikagaien azterketan oinarrituta, ikasleek nahaste-motak identifikatu eta bereizi egiten dituzte: homogeneoak eta heterogeneoak. Gero, nahaste homogeneoak eta heterogeneoak bereizteko metodoak ikasten dituzte, eta iragazketa nahiz dekantazioa lantzeko bi esperimentu erraz egiten dituzte. Sekuentzia amaitzeko, gauzatutako prozeduraren urratsak eta azalpena jasotzen dituen gidoi bat egiten dute, saiakuntza berari buruz “on-line” dagoen bideo bati soinua eransteko.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Lurra : ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egilea, Albert Barnils Castany; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena:Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa:Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.:Aldez aurreko ezagutza testuinguruan kokatzeko zenbait galdera egingo ditugu, eta horietan oinarrituta, ikasleak atal honetako gaiari buruzko eduki berria ikasten joango dira. Sarrerako bideoan ikusiko dugu zer bilakaera izan duen Lurrak, Pangea izeneko kontinente bakarra zegoenetik gaur egungo kontinente eta ozeanoak eratu arte. Era berean, ikasleek itsasoen eta ozeanoen arteko berdintasunak eta desberdintasunak aztertuko dituzte. Ondoren, Europaren inguruan zer itsaso eta ozeano dauden ikusiko dute, eta azkenik, Iberiar penintsularen inguruan daudenak. Sekuentziaren amaieran, gai honi buruz hausnartuko dute: itsasoen eta ozeanoen mailak gora egitearen ondorioz kontinenteak urpean geldi daitezke.
Materia:LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila:5.maila

Zelula, zelularen zatiak eta sailkapena [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]








Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez, Elena Anguera; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Prestakin erraz batzuk mikroskopioz behatu, eta bideoak eta testuak irakurri eta ulertu ondoren, ikasleek izaki bizidunen egitura-unitate txikiena zein den jakingo dute, eta era berean, zelulen mundu zoragarria ezagutzen hasiko dira. Zelulen egiturak eta bizi-funtzioak aztertuko dituzte, bai eta inguruneak zer-nolako eragina duen zelulengan ere. Datu horiekin taula bat osatuko dute informazioa antolatzeko. Horretaz gain, zelulak mota askotakoak direla ohartuko dira, animalia- eta landare-zelulak alderatuko baitituzte. Sekuentzia amaitzeko eta ebaluazioa egiteko, landutako gaien bati buruzko poster digital bat diseinatuko dute.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

Edukiera eta masa [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]








Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Raquel Abrate, José Orenga; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Gure proposamena farmazia-industriaren laborategi batean kokatuko dugu. Laborategiari zenbait sendagai prestatzeko eskatu zaio. Fikziozko eszenatoki horretan, masa eta edukiera zer diren eta horien neurri-unitateak ikasten dituzte ikasleek. Ondoren, bereganatu dituzten ezagutzak aplikatuko dituzte, zenbait objekturen masa eta edukiera neurtzeko eta iritzira kalkulatzeko, eta eguneroko testuinguruetako problemak ebazteko.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila

Luzerak neurtzea eta alderatzea [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]









Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Nuria de Alva, José Orenga; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honen bidez, neurriak iritzira kalkulatzea eta neurtzea zer den irakatsi nahi zaie ikasleei. Horregatik, neurri-unitate konbentzionalak erabiltzen hasi aurretik, zenbait objektu neurtu beharko dituzte, haientzat ezagunak diren objektu batzuk neurri-unitate gisa erabiliz; hots, neurri-unitate arbitrarioak erabiliz. Ondoren, zenbait sistematizazio-jarduera egingo dituzte, neurri-unitate estandarizatuen beharraz ohartzeko.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila

Azalera-neurriak [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]








Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Marcel David Pochulu, Raquel Abrate, Mª Cristina Pérez; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Proposamenaren muina higiezinen agentzia baten eskariari erantzutean datza. Agentziak alokairuan eta salmentan jarritako etxebizitza batzuen azalera-neurrien kalkulua egiteko zeregina eman die ikasleei. Fikziozko egoera horretan, ikasleek laukizuzenen azalerak kalkulatzen ikasiko dute, eta ondoren, ezagutza horietaz baliatuko dira etxebizitzen eta pisuen azalerak kalkulatzeko. Proposamenaren bukaeran, iragarki bat egin beharko dute, 7 etxebizitza salmentan jartzeko. Iragarkian, xehetasun teknikoen berri eman beharko dute, higiezinen agentziek egiten duten bezala.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila:5.maila

Zatikiak eguneroko bizitzan [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: zuzendaritza, Narcís Vives; egileak, Marcel David Pochulu, Mª Cristina Pérez; produkzio zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Argitalpena: Barcelona : Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Aurrez egindako aurkezpen baten bidez, ikasleek zatikiak zer esanahi dituen ikasiko dute. Ondoren, zatikiaren definizioa bilatu beharko dute zenbait web-orritan; bai eta zatikien atalak zein diren, zer zatiki mota dauden eta nola adierazten diren grafiko batean ere. Ikasitakoa lursailen zatiketari buruzko problemetan aplikatuko dute.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila