2012/08/03

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] SD 6: Egin zirkuitu elektriko bat [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: (Bilbo), Deusto Fundazioa , 2012 .
Deskribapen fisikoa:
Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa .

Gaia: DBH - Teknologiak

Edukiak:Energia elektrikoari esker lortzen dugu argia, baina elektrizitateak hori baino askoz energia gehiago ematen digu. Energia elektrikoari esker dabiltza aparatuak (besteak beste, etxetresna elektrikoak, ordenagailuak…), potentzial-diferentziaren ondorioz, eta energia hori eraldatu egin daiteke eta bero-energia, energia mekaniko eta abar bihurtu. Ikus dezagun nola lortzen den energia elektrizitatetik.
Maila: DBH
Argitaletxearen webgunea

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] SD 8: Sortu multimedia txostenak eta aurkezpenak [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: (Bilbo), Deusto Fundazioa , 2012 .
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa .
Gaia: DBH - Teknologiak

Edukiak:Aurkezpen on batek balioa eransten dio edozein proiekturi; horrexegatik da hain garrantzitsua aurkezpen onak egiten ikastea eta eskura ditugun baliabideekin hornitzea. Unitate honetan, aurkezpenak landuko ditugu, Power Pointekin egiten diren aurkezpenak, hain zuzen ere. Ikasleek ezagun dute erreminta hau eta, horregatik, aparteko arreta emango diegu aurkezpenen multimedia elementuei. Aurkezpen onak egiteko beste alderdi batzuk ere landuko ditugu, hala nola jendaurrean hitz egitea, eszenatokia prestatzea eta informazioa antolatzea.
Maila: DBH
Argitaletxearen webgunea

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] SD 7: Ikasi teknologiekin [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: (Bilbo), Deusto Fundazioa , 2012 .
Deskribapen fisikoa:
Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa .

Gaia: DBH - Teknologiak

Edukiak: Gaur egun informatika erabat sartuta dago gure bizitzan. Apurka-apurka gizartea informatikarekin bizitzen ohituz joan da eta gure bizitzaren zati handi bat informatikari lotuta dago. Ordenagailuaren erabilera, industriako fabrikazio prozesuen automatizazioa, robotizazioa, Internet, gizarte-sareak, bilatzaileak, posta elektronikoa… Ordenagailuen barrua aztertuko dugu eta informatikaren erabilera eta aplikazio berriak ezagutuko ditugu.
Maila: DBH
Argitaletxearen webgunea

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] SD 5: Egin mekanismo bat [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: (Bilbo) : Deusto Fundazioa , 2012 .
Deskribapen fisikoa
: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa .

Gaia:
DBH - Teknologiak

Edukiak:Industria arloan, eta teknologian orokorrean, energia, makinak eta mekanismoak nonahikoak dira, teknologikoki garrantzia duten fenomeno guztietan daukaten zeregin nabarmenarengatik. Haiek gabe gizakien aurrerapenetako asko ezin izango ziren egin; gainera, ekarpen handia egiten dute gizartearen aurrerapenean eta pertsonen bizi-kalitatean. Ezer ez dabil energiarik gabe, ezta planetako sistema gehienak ere. Makinak eta energia, modu jasangarrian eta arduraz erabilita, ezinbestekoak dira gure gizarteari eusteko eta gizartea garatzeko, bai gizarte-ikuspegitik bai ekonomia-ikuspegitik.
Maila: DBH
Argitaletxearen webgunea