2012/03/30

Mate+K . [Matematika arloa - DBH 1-2] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: Ikasplay, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Koadernoak + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Baliabide didaktiko hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleentzat prestatu da, matematika jokoen bidez ikas dezaten. Aplikazioak honako atal hauek ditu: 1. Gaiaren bideoa 2. Gaiaren jokoak Lehenengo atalean, matematikako gaiari buruzko hainbat kontzeptu lantzeko bideoa ikus daiteke. Bideo honetan, eduki teorikoen azalpenak emango ditu narratzaile batek. Edukiak ikasleen koadernoetan ere agertzen dira, PDF formatuan. Bigarren atalean, lehenengo atalean azaldutako eduki teorikoak lantzeko jokoak proposatzen dira. Horixe da, hain zuzen ere, baliabide didaktiko honen muina; ikasleek era dibertigarri eta emankorrean landu eta hausnartu ahal izango dituzte matematikarekin erlazioa duten hainbat kontzeptu teoriko, oharkabean ia. Erabiltzaileak zer arlo landu nahi dituen aukeratuko du, zerrenda batetik, eta nahi duena aukeratutakoan, dagokion arloarekin loturiko joko bat eskainiko dio aplikazioak, jolas egin dezan. Hala, erabiltzaileak berak aukeratuko du zer gai landu. Joko bakoitza matematikaren arlo jakin bati dagokio, eta iraupen laburrekoak dira guztiak (1-5 minutu).
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1. eta 2.maila


Santiago Bideak [Gizarte zientziak - DBH 2] [Interneteko baliabidea - HOD]


Argitalpena: Done Jakue bidea; Eusko Jaurlaritza, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Santiago bidearen esanahi espiritual, kultural eta historikoei buruzko azterketa. Santiago bidea gure iraganeko eta oraineko historia ez ezik, gure Kultura eta Natura Ondarea ere bada. Done Jakueren bidea herentzia kulturalaren adibide garbia dugu. 1987an, Europako Kontseiluak Europako lehen Ibilbide Kulturala izendatu zuen. Horretarako, kontuan hartu zuen komunikazio-zubiak eraikitzen, trukea ahalbidetzen eta herrien elkar ulertzea bermatzen egindako lana.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 2.maila


Zenbaki osoak [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: José Orenga; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun S.L.
Argitalpena: Bartzelona, Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Udako bidaia bat egitea proposatzen zaie ikasleei. Abiatu aurretik, komeni da planoak eta mapak erabiltzen jakitea, orientatzeko, ibilbideak erabakitzeko eta bisitatu beharreko lekuak aurkitzeko. Turisten ohiko egoeratatik abiatua, zenbait plano landuko dira, ikasleek geometriaren oinarrizko elementuak, zuzenen kokapen erlatiboak eta distantzia zer diren ikas dezaten.
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1.maila
Ekoizpen-etxearen webgunea

Internet bidez artxiboak transferitzea [Teknologia DBH3] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia didaktiko honek lantzen du fitxategiak transferitzea FTP eta P2P protokoloen bidez, eta transferentzia horiek nola egiten diren nabigatzailearen eta FTP bezero baten bidez.
Materia: DBH - Teknologiak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 3.maila


Esklabutza-modu berriak [Gizarte zientziak - DBH 1-2] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honen bitartez helburua da ikaslea esklabotzaren kontzeptura hurbiltzea eta gaur egungo esklabotza-era batzuk ezagutzea.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1. eta 2.maila
Argitaletxearen webgunea

Amerika, kontinenteko banaketa klimatikoa [Gizarte zientziak - DBH 1-3] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: helburu orokorrak: 1-Klima ozeanikoaren ezaugarriak eta kontinentean non kokatzen den jakitea; 2-Klima mediterraneoaren ezaugarriak eta kontinentean nola banatzen den jakitea; 3-Klima kontinentalaren ezaugarriak eta eragina duen kontinenteko eremuak ezagutzea; 4-Klima polarraren eta goi mendikoaren ezaugarriak eta kontinentean non kokatzen den jakitea; 5-Klima tropikalaren eta basamortukoaren ezaugarriak eta Amerikako kontinentean horien eragina duten eremuak ezagutzea.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1., 2. eta 3.maila
Argitaletxearen webgunea

Amerikako kontinentearen ezaugarri fisikoak[Gizarte zientziak - DBH 1-3] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Amerikaren ezaugarri fisikoak ezagutzea eta ulertzea, kontinente gisa eta munduko espazio geografiko handi gisa.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1., 2. eta 3.maila
Argitaletxearen webgunea

Merkataritza [Gizarte zientziak - DBH 2] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Merkataritza mota desberdinak, hauen bilakaera historikoa, funtzio honetara dedikatutako nazioarteko erakundeak eta gaur egungo merkataritza-eremu nagusiak
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 2.maila
Argitaletxearen webgunea

Gaztela eta Leongo populazioa, paisaiak eta inguruak [Gizarte zientziak - DBH 1-2] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: - Helburuak: Gaztela eta Leongo populazioaren berariazko ezaugarri demografiko eta sozialak identifikatzea; Gaztela eta Leongo eremu geografikoaren ezaugarri demografiko bereizle nagusiak ezagutzea; Médulaseko paisaia identifikatzea, gizakiak inguruan izandako elkarreraginaren prozesu historikoaren ondorioz, eta horren ondarezko balioa adieraztea; Los Arribes del Dueroko paisaia naturalaren eraketa prozesua identifikatzea eta bere balio ekoturistikoaz arrazoitzea; Donejakue Bidearen sustrai historikoak identifikatzea, hori ezartzeak historian izandako ondorioak eta egungo ondare balioa.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1. eta 2.maila
Argitaletxearen webgunea

Migrazioak [Gizarte zientziak - DBH 1-3] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Red.es
Argitalpena: Red.es, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek modu arin batean "migrazioaren" kontzeptua ulertzea, motak, arrazoiak eta hauen ondorioak biztanlerian, kulturan eta gune desberdinetako garapenean ezagutzea, bai migrazioen jatorrizko lekuetan eta baita helmugako lekuetan ere.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 1., 2. eta 3.maila
Argitaletxearen webgunea

Luzera eta zabalera osoan. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Neurketaren esanahia eta erabilera. Zenbakizko testuak ezagutzea eta interpretatzea, eta neurketa eta neurriak erabiltzea problemak ebazteko eta informazioa ulertzeko eta transmititzeko. Hiztegi egokia erabiltzea; nork bere estrategiak sortzea, irudiak zehatz eta gutxi gorabehera neurtzeko; neurketak egitea tresna eta neurri-unitate konbentzionalak erabilita; magnitude bereko unitateen arteko baliokidetasunak; objektu eta espazio ezagunek duten luzera, azalera, pisua eta edukiera estimatzea; neurketak egiteko unitate eta tresna egokienak hautatzea, eta magnitude-ordenaren araberako neurriren bat adieraztea; neurriak hartzean eta estimazioak egitean erabilitako prozesua eta estrategia ahoz eta idatziz azaltzea; irudi lauen azalerak, bata bestearen gainean jarrita, deskonposizioa eginda eta haien neurriak hartuta alderatzea. Azalera-unitateak erabiltzea; oinarrizko irudien perimetro eta azalerak kalkulatzea: laukiak, karratuak eta triangeluak.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila


2012/03/28

Grafikoak eta taulak. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Datuak biltzea eta oinarrizko inkesta-, behaket-eta neurketa-teknikak erabilita, datu horien erregistroa egitea; sarrera bikoitzeko taulak eta maiztasun-taulak; informazioa adierazteko modu ak. Estatistika-grafiko motak: barradiagrama, piktogramak, maiztasun-poligonoak, sektore-diagrama; informazioa lortzea eta erabiltzea, inguruko objektuei, fenomenoei eta gertaerei buruzko datuen grafikoak eta taulak egiteko; batez besteko aritmetikoa, moda, mediana eta heina, eguneroko egoeretan aplikatzea; estatistika-grafikoen bidez emandako informazioa ikuspegi kritikoz aztertzeak duen garrantzia balioestea; informazioa estatistikoki tratatzeko informatika-baliabideak erabiltzea.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila


Interesak axola du. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Zatiak ehunekoen bidez adieraztea. Zatiki bakunen, hamartarren eta ehunekoen arteko korrespondentzia (oinarrizko zenbakizko sareak); zenbaki hamartarrekin, zatikiekin eta ehunekoekin kalkulu errazak ulertzeko eta egiteko oinarrizko estrategiak: zenbakizko zuzena, irudikapen grafikoak; ehunekoekin zerikusia duten buruzko kalkuluak egiteko nork bere estrategia eta estrategia akademikoak lantzea eta erabiltzea; oinarrizko ehunekoak kalkulatzea egoera errealetan; kalkulagailua erabiltzea, kalkuluak egiteko eta eragiketa eta zenbaki-estrategia mentalak ikasteko.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila


Planotik espaziora. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Informatika-programak erabiltzea irudi geometrikoak osatzeko eta arakatzeko; irudi lauak eta gorputz geometrikoak osatzea, beste batzuk abiapuntu hartuta, konposizioaren eta deskonposizioaren bidez; irudi lauen eta espazialen ereduak osatzea, horretarako hainbat material erabilita.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila


Simetria edonon. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada : Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.:Simetriak antzematea irudi eta objektuetan; elementu batetik abiatuz irudi lau baten simetrikoa marratzea; islapen, biraketa eta translazio simetriak.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0) Maila: 6.maila









Neurtzea konparatzea da. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Neurketaren esanahia eta erabilera. Zenbakizko testuak antzematea eta interpretatzea, eta neurketa eta neurriak erabiltzea problemak ebazteko, informazioa ulertzeko eta hura transmititzeko. Hiztegi egokia erabiltzea; - Neurketak egitea tresna eta neurri-unitate konbentzionalak erabilita; - Magnitude bereko unitateen arteko baliokidetasunak; - Objektu eta espazio ezagunek duten luzera, azalera, pisua eta edukiera estimatzea: neurketak egiteko unitate eta tresna egokienak hautatzea, eta magnitude ordenaren araberako neurriren bat adieraztea; - Neurriak hartzean eta estimazioak egitean erabilitako prozesua eta erabilitako estrategia ahoz eta idatziz azaltzea.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila



Buruketak ebatzi. Matematika, lehen hezkuntzako 6.maila [Matematika arloa - LMH-6] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Kalkulagailua erabiltzea, eguneroko bizitzako matematika-problemak ebazteko, eta kalkuluen konplexutasunaren arabera, kalkulagailua erabiltzea komeni den erabakitzea; lau eragiketetako bat edo gehiago beharrezkoa duten eguneroko bizitzako problemak ezagutzea, egokiena zein izan daitekeen bereizita eta guztien aplikagarritasuna kontuan hartuta; zenbait magnitude eta neurri-unitate (luzerak, pisuak, edukierak, denbora, dirua) erabiltzea beharrezko duten eguneroko bizitzako problemak ebaztea, zenbaki arruntak, hamartarrak, zatikiak etaehunekoak erabilita; eguneroko bizitzako problemak ebaztea, nork bere estrategiak eta zenbakien arteko erlazioak erabilita (oinarrizko zenbaki-sareak); datuen esanahia, proposatutako egoera, prozesua, egindako kalkuluak eta lortutako emaitzak ahoz azaltzea; emaitza baten baliotasuna argudiatzeko arrazoibideak formulatzea; eta, erroreak identifikatzea, halakorik gertatuz gero; zenbait planteamendu eta estrategia erabiltzea, problemak ulertzeko eta ebazteko: irakurtzea eta iruzkinak egitea; ahozkoak, grafikoaketa idatziak; datuak sobera dituztenak, emaitza bat baino gehiago dituztenak, zenbaketa sistematikokoak; osatu, bihurtu, asmatu; ikaskideei jakinaraztea eta erabilitako prozesua ahoz azaltzea; arazo irekiak ebaztea.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila




e-Blai [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD] : Argia, soinua, materia eta energiarekin jolasten eta esperimentatzen

Egilea: Pausoka Entertainment
Argitalpena: Pausoka Entertainment, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: e-Blai heziketa tresna interaktiboa eta multimedia da, derrigorrezko lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen arloko ezagutza martxan jartzeko eta zuzentzeko motibazio baliabide bat. Ikasle bakoitzak, hiru erreportarien eskutik, informazio munduan murgilduko da. Bertan proiektu digitalak egiteko ezagutza eskuratuko du: audio eta bideo erreportajeak, argakiak, artikuluak, kontaketak, hitzaldiak, horma-irudiak eta erraminta digitalak erabiliz ikasgelako blogean blaitu. e-Blai, web aplikazioetatik aurrera (blogak, bideo tokiak) erabiltzaileen artean informazioa eta esperientziak trukatzeko eta partekatzeko egina dagoen 2.0 erraminta da. E-Blai proiektuak irakasle gida (pdf-a) ere badauka. Irakasleek, Oinarrizko Objetuaren proposamenez gain, beste esperientzia digitalak ere eskuratzeko aukera izando dute, ikasgela edo/eta laborategian egitekoak.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila



Tik-tak : Zergatik gaixotzen naiz? (8. S.D.) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: Proposatutako sekuentzia didaktikoan ikasleak osasunaren garrantziaz eta euren eguneroko bizitzan ohitura osasuntsuak izatearen beharrizanez jabetzera zuzenduta daude. Horrez gain, gaixotasunak sor ditzaketen izaki bizidunei, kaltetzen diren gorputz aparatu, sistema eta organoei buruzko informazioan sakonduko dute (batez ere funtzio aldetik).
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila


Tik-tak : Zergatik gustatzen zait nire ikaskidea? (7. S.D) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: SD honetan, ikasleek ugalketa-funtzioa, bizitzaren hainbat etapatan gertatzen diren aldaketak, gizakien garapenean izandako garrantzia baloratzea, ugalketa-aparatuen ezagutza eta neurri osasuntsuak barneratzeko jarduerak landuko dira
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila

Tik-tak : Zergatik ez da jausten Ilargia? (4. S.D.) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: Material magnetikoak gorputzak erakartzeko duen gaitasuna ulertzeko, eta elektrizitatearekin duen harremana ikasteko aukera emango zaio ikasleari sekuentzia honetan. Halaber, haren inguruan ematen diren fenomeno naturalekin erlazionatzeko aukera izango du. Sekuentzia honetan zehar galdera desberdinei erantzun beharko die, azkenengo galderaren erantzuna aurkitu arte.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila


Tik-tak : Zenbat modutan pitz dezaket bonbilla bat? (3. S.D.) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri,Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: Antzina, tximistak jainkoen adierazpenak zirela uste zuten gizakiek. Horregatik, elektrizitate naturalaren berri bazeukaten, baina ez ziren hori ulertzeko gai. Milaka urte geroago, konturatu ziren fenomeno naturala zela, eta ez jainkotiarra. Gaur egun, munduan gehien erabiltzen den energia mota da elektrizitatea. SD honen helburua, beraz, ikasleak elektrizitateak euren eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetzea da.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila


Tik-tak : Nola funtzionatzen dute makinek? (2. S.D.) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: Makinak gure eguneroko bizitzan etengabe erabiltzen ditugun elementuak dira. Baina, euren erabilerak askotarikoak izateaz gain, hainbat funtzionamendu dituzte baita ere (non energiaren ezagutzak lantzen diren). Ikasleak, makinak era arduratsuan eta haien funtzionamendurako energia kontsumoa ahalik eta mugatuena izatean hezi behar ditugu. Horregatik, dauden makina motak, hainbat funtzionamendu eta behar duten elikabideak garatuko dira sekuentzia didaktiko honetan. Horretaz gain, teknologiak kultura eta ingurunearekin duen erlazioaz jabetuko dira.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila


2012/03/27

Tik-tak : Munduko soinu guztiak entzun ditzakegu? (6. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoak
Edukien deskribap.: Begiak ixten baditugu soinuz inguratuta gaudela konturatuko gara; soinuen hedapena eta bere ezaugarriak ezagutzeko eta zaratak kutsadura sortu ahal duela konturatu daitezen gidatuko ditugu ikasleak SD honetan zehar.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila


Txanela 5 [Globalizatua -- LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala izanik, produktu honetan, LH-III zikloko Bosgarren Mailari zuzenduriko TXANELA.NET gunea eta bertako IKT jarduerak aurkezten dira. IKT konpetentziak lantzeko eta garatzeko bidea, konpetentzia horiek arloetan integratzea dela deritzogu, horietan lantzen diren ohiko jarduera didaktikoetan, alegia. IKT jarduera horien bidez, LHrako proposatu diren konpetentziak eta edukiak lantzen dira, Txanelako ohiko jardueren testuinguruan. Oraingoz "Txanela Globalizatua" deritzogun arlo multzoan (Euskara-Ingurunea-Plastika) txertatu ditugu IKT jarduerak.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak; LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak; LMH - Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 5.maila
Argitaletxearen webgunea



Edukiera- eta masa-neurriak : [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Fran Cantó eta Vimartic taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek, objektuen bidez, edukiera eta masa neurtzeko unitateak ezagutuko dituzte. Eguneroko objektuen inguruko estimazioak eta neurketak egingo dituzte. Emaitzak jasotzeko taula bat sortuko dute eta jarduera elkarreragileak egingo dituzte. Gaiaren testuingurua ikaslearen inguruan dauden objektu neurgarri solidoak zein likidoak ikusiz aurkeztuko dugu.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila


Adieraz dezagun informazioa : [Matematika arloa - LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Ricard Baillés Isart eta Vimartic Taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Proposamen didaktiko honetan, ikasleek hainbat komunikabidetan argitaratutako grafiko estatistikoak identifikatu, bilatu eta interpretatuko dituzte (barra-, lerro- eta sektore-diagramak); gainera, galdeketa bat eginez eta klimaren datuak jasoz, ikasleek beren grafikoak sortuko dituzte.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5. eta 6.maila


Zenbaki arruntak eta horien arteko eragiketak : [Matematika arloa - LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Fran Cantó eta Vimartic taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek zenbaki arruntak eta batuketa- eta kenketa-eragiketak landuko dituzte. Irakurketa, ordenamendu, deskonposizio eta konposizioak modu dinamiko eta dibertigarrian burutuko dituzte. Zenbaki-taula erabiliko dute eta zenbaki erromatarrak ikasiko dituzte jarduerak eginez. Batuketen eta kenketen problemak ebatziko dituzte eta horiek ebazteko kalkulagailua erabiltzen ikasiz jolasteko aukera izango dute. Gaia ikaslearen ingurunearen arabera aurkeztuko da udaleku birtual bat kudeatu eta antolatuz.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5. eta 6.maila


Zenbaki arrunten arteko zatiketa : [Matematika arloa - LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Fran Cantó eta Vimartic taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek zenbaki arrunten arteko zatiketari buruz dituzten ezagutzak berrikusiko dituzte, eta, ondoren, gaia zehatzago landuko dute. Zatiketa-problemak ebatziko dituzte. Zenbait zenbakiren zatitzaileak aurkitzen ikasiko dute. Problemak ebaztea izango da lanaren ardatza. Azken saioan, lau oinarrizko eragiketak landuko dira berriz: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Eragiketa konbinatuak egingo dira, eta zenbaki arrunten gaia eta eragiketak ebaluatuko dira.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5. eta 6.maila


Koordenatu kartesiarrak [Matematika arloa - LMH 6 ] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Albert Barnils; zuzendaritza: Narcís Vives; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara ; itzulpena, Bakun S.L.
Argitalpena: Bartzelona, Itinerarium, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honetan, ikasleek ikasiko dute puntu bat haren koordenatuei erreparatuta bilatzen, bai eta koordenatuak erabiliz planoko puntu bat izendatzen ere.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila
Ekoizpen-etxearen webgunea

Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990)

Egilea: Karmele Artetxe Sánchez
Argitalpena: Udako Euskal Unibertsitatea : Bilbo, 2011
Deskribapen fisikoa: 374 or. : ir. ; 24 cm
ISBN: 978-84-8438-374-1
Materia: Euskara-Normalizazioa-Azterlanak
Argitaletxearen webgunea
Irudia eta aurkibidea

2012/03/26

Big-bang 2.0 : Pandoraren kutxa (1. sekuentzia didaktikoa) [Ingurunearen ezaguera - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Virtualware
Argitalpena: Basauri, Virtualware, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Sekuentzia honen helburua materia eta ezaguerak testuinguru batean jartzea da. Irakasgaia kurtsoaren hasieran aurkezteko eta ikasleak kurtsoan zehar kokatzeko balio du, ikasitakoa gogoratuz eta eskuratuko dituzten ezaguera berriak identifikatuz.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila


Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Uraren zikloa eta nola erraz hautsi edo alda daitekeen gogorarazten dugu eta, aldi berean, kontzientziatzeko beste arrazoi bat ematen dugu: uraren kutsadura, hori eragiten duten ekintzak eta laguntza pixka batekin horietako zein ekintza saihets daitezkeen.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak.
Maila: 3. eta 4.maila


Musika-hizkuntza erabiltzea lan sinpleak irakurtzeko eta interpretatzeko [Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak - LMH 3-4] [Interneteko b

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Helburu didaktikoak: musika-hizkuntzaren elementu desberdinak bereiztea eta erabiltzen jakitea, lan sinpleak irakurtzeko eta interpretatzeko.
Materia: LMH - Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 3. eta 4.maila

Zentzuak eta beren organoak [Ingurunearen ezaguera - LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Helburu orokorrak: - Zentzuen organoak eta bere funtzionamendua ezagutu, kanpo munduarekin erlazionatzeko; - Norbere gorputza ezagutzea, bere egitura eta funtzionamendua identifikatuz, norberaren imajina egokitu eta positiboa lantzeko
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 5. eta 6.maila


Hizkuntza. Haur Hezkuntza [Interneteko baliabidea - HOD]


Argitalpena: Giltza-Edebé, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + irakaslearentzako orientabideak
Edukien deskribap.: Haur Hezkuntzarako 'Hizkuntza' arloko 9 sekuentzia didaktiko.
Materia: HH - Haur Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 3, 4 eta 5 urte.


Nola hobetu dezakegu? [HH 4-5 urte] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: helburuak: - Ongizateko eta bizitza osasuntsuko ohiturak hartu, inguruko ondorioak aztertuta, behatuta eta aurrea hartuta; - Inguru naturalak eta horren kalitateak giza bizitzarentzat duen garrantzia baloratu; inguru horrenganako errespetuzko eta zaintzako jarrerak adierazi, eta dituzten aukeren arabera parte hartu; - Objektuak gaizki erabiltzearen ondoriozko balizko ekintza arriskutsuak ezagutu; - Osasuna hobetzeko lagungarriak ditugun ohituren kontzientzia hartu; - Inguru naturaleko eta, oro har, inguruko oinarrizko osagaiak ezagutu eta baloratu; - Bere ingurua modu aktiboan behatu eta esploratu, egoera eta ekintza esanguratsu batzuei buruzko interpretazioak sortu eta horiek ezagutzeko interesa erakutsi.
Materia: HH - Haur Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 4 eta 5 urte.


Orkestra bat egingo dugu [HH 4-5 urte] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Komunikazio eta irudikapen eremua. Helburuak: - Musika instrumentuetara ohitzea; - Espazio egituraketa garatu; - Musika tresnak entzumenez eta ikusmenez bereizi; - Objektuen soinu-gaitasunak aztertu eta manipulatu; - Entzumen-memoria gaitasuna garatu; - Bere gaitasun artistikoak ezagutu.
Materia: HH - Haur Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 4 eta 5 urte.


Zenbat opari! [HH 4-5 urte][Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Helburu didaktikoak: matematikako oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta erabiltzea (zenbaki ordinalak, zenbaki kardinalak eta sailkapenak). Matematikako jarduerekin gozatzea. 0 eta 10 arteko zenbakiak ezagutu eta erabiltzea. 0. zenbakitik 10. zenbakira arteko ordinalak ezagutu eta erabiltzea. Askotariko irizpideen arabera objektuak sailkatu eta alderatzea (forma, kolorea eta tamaina).
Materia: HH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 4 eta 5 urte.



2012/03/21

Lehenengo ordenagailua [Jostailu interaktiboa] : animaliak


Egileak: Nerea Arregi; irudiak, Enrike Morente, Best Learning; hizkuntza aholkularitza, di-da komunikazioa
Argitalpena: Donostia : Euskal Herriko Ikastolak, 2011
Deskribapen fisikoa: Ordenagailu itxurako jostailu interaktiboa + 32 orrialdeko jarduera-koadernoa
Edukien deskribap.: Ordenagailu itxurako jostailu interaktiboa. 32 orrialdeko koadernotxoa eta euskarri elektronikoa. Haurrek atzamarrez markatu behar dute planteatzen zaizkien jardueren erantzuna. Erantzuna zuzena bada, hala adierazten dio ahots batek eta argi berdea pizten da. Erantzuna okerra bada, ahotsak beste saiakera bat egitera animatzen du haurra eta argi gorria pizten da.
Materia: Euskara-Ahozko hizkuntza-Hezkuntza jolasak
Adina: 3 - 5 urte
Ikastolen Elkartea: webgunea
Irudia

2012/03/19

Hizkuntza hargarriko nahaste kualitatiboak [Interneteko baliabidea - HOD] Pertsona-izenak [HH 4-5 urte]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Helburuak: hizkuntza hargarria garatu, pertsona izenekiko jardueren bidez; pertsonen izenak jakin, pertsonak eta horien izenak lotu; mota honetako galderak ulertu: zer egiten du Xk?; mota honetako galderak ulertu: nork egiten du X?; mota honetako galderak ulertu: non dago X?
Materia: HH - Heziketa berezia-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 4 eta 5 urte.


2012/03/14

Sareko zerbitzuak [Interneteko baliabidea]


Egileak: Ander Guerra (Gasteizko Ciudad Jardin Institutua) ; zuzenketak: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak.
Argitalpena: Lanbide Ekimena, 2012
Bilduma: Lanbide ekimena
Deskribapen fisikoa: (210 or.) : PDF eta WORD artxiboak
Materia: Lanbide Heziketa; Informatika (Lanbide Arloa); Informatika Sistemen Ustiapena(Heziketa Zikloa); Sare Lokaletako Zerbitzuen Instalazioa eta Mantentze Lanak (Modulua)
Maila: Erdi-maila



Programazio Lineala [Batx 2] [Interneteko baliabidea] Gizarte eta giza zientzietako batxilergoa. Giza zientzietako matematika aplikatuak

Egilea: Mª Angeles Telleria Lavega
Argitalpena: www.irale.hezkuntza.net, 2012
Deskribapen fisikoa: (95 or.) : WORD
Edukien deskribap.: Batxilergoko Matematikan programazio lineala lantzeko teoria eta ariketak
Materia: BAT - Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika-Interneteko baliabideak
Maila: 2.maila
Argitaletxearen webgunea

Zenbait jarduera osagarri [Batx 1-2] [Interneteko baliabidea] Lurraren eta ingurumenaren eta ingurumenaren zientziak

Egilea: Alberto Ruiz
Argitalpena: www.irale.hezkuntza.net, 2012
Deskribapen fisikoa: (55 or.), WORD
Edukien deskribap.: Batxilergoko Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak ikasgairako material osagarria
Materia: BAT - Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak-Interneteko baliabideak
Maila: 1. eta 2.maila
Argitaletxearen webgunea

2012/03/13

1512 : Nafarroaren konkista


Egileak: Joseba Asiron, Martxel Sotes Elizagarai
Argitalpena: Donostia : Ikaselkar, 2011
Deskribapen fisikoa: 15 or. : ir. ; 30 cm
ISBN: 978-84-939418-7-1
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Azala
Argitaletxearen web-orria

1512 : Nafarroa amets urratua


Egileak: gidoilaria, Joseba Astiron; marrazkilaria, Martin Altzueta "Martintxo"; itzultzailea, Mitxel Murua
Argitalpena: Donostia : Ikaselkar, 2011
Deskribapen fisikoa: 93 or. : batez ere ir. ; 30 cm
ISBN: 978-84-939418-5-7
Materia: Nafarroako konkista-Komikiak-Haur eta gazteentzako liburuak ;Nafarroa-Komikiak-Haur eta gazteentzako liburuak

2012/03/09

Euskal Herriko artea [DVD bideoa]

Egileak: produkzio-taldea: proiektuaren zuzendaritza, Juan Jose Ruiz; gidoia: Carmen Perez; euskarazko itzulpena: Junkal Elizalde (Bakun S. L.)
Argitalpena: Burubero, 2011
Bilduma: Euskal Herriko artea ; 1, 3, 4, 5, 6, 8, 9, 12,
Deskribapen fisikoa: 8 DVD : kol., soinua ; 30 cm + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: 1. kap. Historiaurrea 3. kap. Erromanikoa 4. kap. Gotikoa 5. kap. Errenazimentua 6. kap. Barrokoa 8. kap. Arte Garaikidea I 9. kap. Arte garaikidea II 12. kap. Museoak
Materia: BAT - Artearen Historia-Bideoak
Maila: 2.maila
Argitaletxearen webgunea



2012/03/08

Matematika DBH 1 [Interneteko baliabidea]

Egileak: zuzendaritza eta koordinazio orokorra, Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; egileak, Eduardo Barbero Corral...[et al.]; euskarazko bertsioaren koordinazioa, Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga, José Manuel López Irastorza eta Ignacio Mtz de Antoñana Díaz de Alda
Argitalpena: Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, 2012
Deskribapen fisikoa: Web orria
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak
Maila: 1.maila


2012/03/07

Historiaurrea [Gizarte zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: jatorrizko gidoia, Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta Mª José Iriarte Chiapusso ; diseinua: Euskomedia Fundazioa
Argitalpena: Usurbil, Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Euskal Historiaurrearen aldi nagusiei dagozkien ondoz ondoko zortzi moduluen bitartez (Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa), Historiaurre horretaz gaur egun dugun ezagueraren egoera aurkezten da hemen. Horrenbestez, atal bakoitzean, Euskal Herriaren Historiaurrean sakontzen lagunduko diguten elementu nagusiak modu orokorrean azaltzeari ekingo zaio, bilakaera sozial, ekonomiko, kultural, material, sinboliko eta antropofisikoaren ikuspegietatik. Ondoren, gure antzina-antzinako iragana ikasteko modu atsegina aurkezten dizugu hemen.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0); Euskal Herria-Historia-Historiaurrea
Maila: 1.maila. Historiaurrea Euskal Herrian berez 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikasmateriala da, aldi berean beste adinetako erabiltzaileentzat ere interesgarria gerta daitekeena.
Argitaletxearen webgunea

Erromanizazioa euskal herrian [Gizarte zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: jatorrizko gidoia, Eliseo Gil Zubillaga ; diseinua, Euskomedia Fundazioa
Argitalpena: Usurbil : Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ba al dakizu Erromatar Inperioa Euskal Herrira ere iritsi zela? Ba al zenekien erromatarrak hemen egon zireneko egundoko aztarna eder eta ikusgarriak iritsi zaizkigula? Ez al duzu inoiz erromatar garaiko arrastorik iragarri Euskal Herrian? Ezagutzen al duzu Erromako kulturak eragina izan zuela euskal kulturan izan zuen eragina? Euskal Herriko erromatar garaiko bizimodua ikasteko aukera ematen dituen edukiak aurkituko dituzu hemen. Edukia 17 ataletan banatua dago, eta horietan guztietan edukiak eta ariketak aurkituko dituzu. Edukidun pantaila bakoitzak erromatarren garaiko Euskal Herriaren alderdi bati buruzko azalpenak ematen ditu. Alde praktikoari dagokionez, atal bakoitzaren edukiei buruz jaso duzun ezagutza neurtzeko testak edukiko dituzu.
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0); Euskal Herria-Historia-0200 K.a. -0476 K.o. (Erromatar Aroa)
Maila: 1.maila. Erromanizazioa Euskal Herrian berez 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikasmateriala da, aldi berean beste adinetako erabiltzaileentzat ere interesgarria gerta daitekeena.
Argitaletxearen webgunea