2012/02/29

KLK 2.0 Web 2.0 baliabideen ikasmateriala [Informatika - DBH 4] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: ideia eta koordinazioa: Iñaki Arrieta Baro eta Idoia Urkiri Azkoitia; jatorrizko gidoia: Leire Mitxelena Erice eta Idoia Urkiri Azkoitia; ilustrazioa: Amaia Roda Bengoetxea
Argitalpena: Usurbil, Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Zer dira Web 2.0 baliabideak? Web 2.0 etengabe indarra hartzen ari den kontzeptua dela eta egunero han eta hemen entzun, irakurri eta ikusten dugun errealitatea dela bazter ezinezko gaia da. Web 2.0 tresnek gure lan egiteko era eta lagunekin harremanak mantentzeko moduan erabateko eragina izan dute. Kontzeptuaren azalpenean eta oinarrizko tresnetan murgilduko gara.
Materia: DBH - Informatika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak; DBH - Teknologiak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak
Maila: 4.maila. KLK 2.0, Web 2.0 baliabideen inguruko ikasmateriala da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendua.
Argitaletxearen webgunea

Erdi Aroa Euskal Herrian [Gizarte zientziak - DBH 2] [Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: jatorrizko gidoia: Iñaki Bazán Díaz eta César González Mínguez; diseinua: Euskomedia Fundazioa
Argitalpena: Usurbil, Euskomedia Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Erdi Aroa Euskal Herrian ikasmaterialaren bidez garai historiko honek Euskal Herrian izan zituen ezaugarriak eta nondik-norakoak aztertuko ditugu. Hemen, 1300. urte arteko euskal gizarte feudalaren berri ematen zaigu: eguneroko bizimodua, aginte-antolaketak, gizarte-aldaketak, hiribilduen sorrera, artea, kultura eta abar. Horretarako, edukia zortzi puntutan banatu da. Atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak dituzu eta, bestetik, horiek garatu eta lantzeko ariketak. Horrela, unitate bakoitzak edukiak zeureganatu eta horiek gauzatzeko aukera eskaintzen dizu. Alde praktikoari dagokionez, edukiei buruz jaso duzun ezagutza neurtzeko ariketak edukiko dituzu. Ondoren, Euskal Herriko V. eta XIII. mendeen bitarteko paisaia historikoa irudikatu eta orduko giroan murgilduko zara
Materia: DBH - Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 2.maila. Erdi Aroa Euskal Herrian berez 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikasmateriala da, aldi berean beste adinetako erabiltzaileentzat ere interesgarria gerta daitekeena.
Argitaletxearen webgunea

Banaketa-instalazioak [Interneteko baliabidea]

Egileak: José Luis Sanz Serrano eta José Carlos Toledano Gasca; itzultzailea: Estibalitz Aizpuru Berasategi; zuzenketak: Elhuyar Hizkuntz zerbitzuak
Argitalpena: Thomson-Paraninfo, 2011
Bilduma: Lanbide Ekimena
Deskribapen fisikoa: 440 or., PDF eta Word artxiboak
Materia: Lanbide Heziketa, Elektrizitatea eta Elektronika (Lanbide Arloa), Instalazio Elektriko eta Automatikoak (Heziketa Zikloa); Banaketa-instalazioak (Modulua)
Maila: Goi-maila

2012/02/28

e-osasuna [Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera- LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: Bilbo, Edex, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Elikadura orekatua sustatzen du eta gehiegi jatearen arriskuaren pertzepzioa hobetzen du . Ikasleak sentsibilizatzea ariketa fisikoa egitearen garrantziari buruz. Elikadura osasuntsuaren onurak lantzen du eta dieta orekatua sustatzen du.
Materia: LMH - Natura, Gizarte eta Kultura eta Ingurunearen Ezaguera-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5. eta 6.maila


e-prebentzioa [Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza - DBH1-4] [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: Bilbo, Edex, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Drogei buruzko informazioa eta drogek nerbio-sisteman duten eragina konpartitzen dute. Ikasleak drogeen inguruko giza sinesmenak zalantzan jartzen ikasiko dute. Ikasleak argumentu baliagarriak eraikituko dute drogen kontsumoa faboratzen duten sinismenak zalantzan jartzeko. Ikasleak hausnartuko dute bere eraginei buruz. Honen helburua modeen eta talde presioaren aurrean bere ahultasuna gutxiagotzeko. Ikaslea desberdintasunak dibertsitate iturriburu eta giza aberaste bezala baloratzen ikasiko du. Ikasleak erabiak hartzearen prozesua ezagutuko dute. Ikasleak praktikan jarriko dute presioari aurre egitea animazio bat egiten bidez. Ikasleak bere esperientziak eta desirak aiziari buruz, errealitatearekin egiaztatuko dute. Alkoholari buruzko informazioa eta gehiegizko kontsumoaren ondorioak. Ikasleak pertsonal eta taldeko arrazoibideak elaboratzen ikasiko du besteen ikusputuak errespetatzen. Ikasleak identitate pertsonala, ezaugarri pertsonala eta norberako askatasunari buruz hausnartuko du. Ikasleak elkarrisketan, partehartzen eta erabakiak hartzen ikasiko du, hartutako erabakiei buruz arduratzen. Ikasleak arazoak era baketsuan konpontzen ikasiko dute alternatibak lantzen talde presioari aurre egiteko. Ikasleak gendea aisi aldian egiten duten aktibitatei buruz informazioa hadiagotuko dute, bere aisi denboraren aktibitateak desberdinak izan daitekeen.
Materia: DBH - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1., 2., 3. eta 4.maila


Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] [Interneteko baliabidea - HOD] SD 3: Diseinatu eta eraiki egitura bat


Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: Bilbo, Deusto Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Edozein objektuk, aparatuk edo makinak behar-beharrezkoa du indarrak (kanpokoak eta barrukoak, zama gehigarriak, bere pisua…) jasateko eta orekari eusteko elementuak edukitzea bere osagaien artean. Elementu horien multzoak egitura bat osatzen du. Zubiak, eraikinak, metalezko dorreak edo makina handiak eraikitzeko, egiturak behar ditugu. Pisuak eta indarrak jasateaz gainera, egiturek beste betekizun batzuk ere badituzte: gogortzea, objektuak babestea, tarteak lotzea (zubiak, eraikuntza-dorreak, etab.)… Beraz, funtsezkoak dira edozein objektu, aparatu, eraikin, monumentu edo makina diseinatzeko eta eraikitzeko.
Materia: DBH - Teknologiak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1., 2., 3. eta 4.maila
Argitaletxearen webgunea

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] [Interneteko baliabidea - HOD] SD 4: Zergatik dira garrantzitsuak materialak?

Egilea: Deusto Fundazioa
Argitalpena: Bilbo, Deusto Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Gizakiaren bilakaera materialei lotuta egon da beti, eta gizakiak haiek erabiltzeko eta eraldatzeko izan duen gaitasunari. Izan ere, materialak lortzea jarduera etenik gabea izan da historian zehar. Ingurura begiratzen badugu, erraz-erraz bereiziko ditugu hainbat material mota: zura, plastikoa, beira, burdina, aluminioa, ehunak, zeramika eta abar. Erabilera teknikoko materialez inguratuta bizi gara. Hala ere, materialen jatorria naturak eskaintzen dizkigun baliabideetan dago, handik lortzen baititugu lehengaiak. Beraz, ahalegina egin behar da jarduera teknologikoak ahalik eta eraginik txikiena izan dezan naturan. Ondorioz, garrantzitsua da lehengai ez berriztagarrien kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzea, kontsumo arduratsu eta jasangarria bultzatzea, gutxiago kutsatzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.
Materia: DBH - Teknologiak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1., 2., 3. eta 4.maila
Argitaletxearen webgunea

Teknologia interaktiboa [Teknologia DBH1-4] [Interneteko baliabidea - HOD] SD 1: Zer da teknologia?

Egilea: Deusto Fundazioa

Argitalpena: Bilbo, Deusto Fundazioa, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala +Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Teknologiak garrantzi gero eta handiagoa hartu du pertsonen bizitzan eta gizartearen antolaketan. Lehenengo unitate honetan ikasleek ezagutuko dute nolako garrantzia izan duen teknologiak historian eta gizakiaren bizitzan. Horrez gain, beste hauek ere ezagutuko dituzte: prozesu teknologikoaren oinarriak, teknologiaren arloak, lantegi-ikasgelaren eta erreminten ezaugarriak, eta teknologiako materialen segurtasun-, erabilera- eta higiene-arauak.
Materia: DBH - Teknologiak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1., 2., 3. eta 4.maila
Argitaletxearen webgunea

2012/02/24

e-hiritartasuna [Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza - LMH/DBH] [Interneteko baliabidea - HOD]


Argitalpena: Bilbo, Edex, 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Pertsonekin harremanetan jartzea. Errespetuan eta lankidetzan oinarritutako pertsonen arteko harremanak. Eskubideen berdintasuna eta aniztasuna. Gizalegezko ohiturak. Indarkeriari uko egitea. Desberdintasunarekiko errespetua. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. Autokontzeptua. Pentsamendu kritikoa. Ikasleen partaidetzarako foroak ikastetxean eta inguru hurbilean. Norbanakoak eta pertsonen arteko harremanak. Gizonek eta emakumeek dituzten eskubideen berdinatsuna balioestea, Inguru hurbilean dauden elkarbizitza eta gatazka egoeretan. Giza Eskubideak eta Haurren Eskubideak. Tentsioak eta estresa kontrolatzea. Komunikazio asertiboa. Erabakiak hartzea. Familian. Identifikazioa. Berdintasuna partaidetza. Familia, Ikasketa eta zerbitsu solidarioa, Hiritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Eskubide, Adierazpena, Autobalioespena, Autonomia eta erantzukizun pertsonala, Bideko segurtasun arauak errespetatzea, Komunitatean egiten den bizimodua, Gizalegezko balioen aplikazioa, Norberaren burua ezagutzea, Gizartean parte hartzeko moduak eta egiturak, Erantzukizun eta betebeharren arteko harremanak, Sentimenduak eta emozioak, Identitate pertsonala, Emakumeen eta gizonen arteko bazterketa egoerak identifikatzea, Gizartean bizitzea, Osasunaren gaineko erantzukizuna, Kontsumo arduratsua eta ingurumena, Identitatea, Eguneroko bizitzako arazoak konpontzea, Pentsamendu sortzailea, Enpatia, Arazoak eta liskarrak konpontzea, Demokrazia
Materia: DBH - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0); LMH - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: LMH 5. eta 6. maila, DBH 3. eta 4. maila


2012/02/13

Makromagnitudeak (Batx 1) [Interneteko baliabidea]


Egilea: F. Javier Fuentes Gómez
Argitalpena:www.irale.hezkuntza.net , 2010.
Deskribapen fisikoa: (21 or.) , WORD .
Maila: 1. maila

2012/02/10

Laneko arriskuen prebentzioa [Interneteko baliabidea]

Egilea: Joseba Iñaki Olano Goti; zuzenketak: Elhuyar Hizkuntz zerbitzuak
Argitalpena: www.irale.hezkuntza.net, 2012
Bilduma: Lanbide Ekimena
Deskribapen fisikoa: (70 or.), WORD eta PDF-artxiboa
Materia: Lanbide Heziketa; Zehar Lerroa (Lanbide Arloa); Orokorra (Modulua); Orokorra (Hezkuntza Zikloa)
Maila: Goi-maila
Argitaletxearen webgunea


2012/02/02

Hizkuntza. Lehen Hezkuntza. Bigarren zikloa [Interneteko baliabidea - HOD]

Argitalpena: 2012
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: LH 2. ziklorako 'Hizkuntza' arloko 6 sekuentzia didaktiko.
Materia: LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak
Maila: 3. eta 4.maila


2012/02/01

Erlijio monoteista nagusien sorrera eta garapena [Interneteko baliabidea]

Egilea: Josune Rotaetxe Arrizabalaga
Argitalpena: www.irale.hezkuntza.net, 2012
Deskribapen fisikoa: (102 or.); PDF
Materia: DBH - Erlijio eta Kulturen Historia-Interneteko baliabideak
Maila: 4.maila
Argitaletxearen webgunea