2011/07/29

Ura, urre urdina [Naturaren zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: EGITEKO NAGUSIA: Honako hau izango dute egiteko nagusia: ikasleak laukoteka bilduko dira, eta ikasle bakoitzak uraren ezaugarri bat aztertuko du laborategian: dentsitatea, fusio-tenperatura, irakite-tenperatura eta disolbagarritasuna, hain zuzen. Ondoren, laukoteak txosten bakarra idatzi beharko du: uraren ezaugarriak biltzen dituen testua osatu beharko dute. ZERTARAKO: Uraren ezaugarriak ezagutzea eta barneratzea da sekuentzia honen helburu nagusia. Helburua modu erakargarrian lortzeko, sekuentzia laborategian kokatuko da. Hasieran, praktika bat birtualki egingo dute, animazio baten laguntzaz; egiteko nagusian, berriz, laborategian egingo dute praktika.
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1.maila
Argitaletxearen webgunea

Herriko harri harrigarriak [Naturaren zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia : Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: DESKRIBAPENA EGITEKO NAGUSIA: Beren herrian harriaren erabilera nolakoa den aztertuko dute ikasleek: eraikinetan, kaleetan... ikusten dituzten harriak identifikatu, sailkatu eta zer erabilera eman zaien adierazi beharko dute. Horretarako, irteera antolatuko dute herriko eremu jakin batean. Ondoren, aztertu dituzten leku esanguratsuak mapa digitalean kokatuko dituzte, eta lortu duten informazioa gehituko dute. ZERTARAKO: Ikasleak jabetzea harriak historian zehar eta gizakien jardueretan zenbateko garrantzia izan duen. Bide batez, harriak baliabide natural ez-berriztagarriak direla erakutsi nahi diegu, Lurra gure planetak eskura jartzen dizkigunak, eta ezinbestekoa dela arduraz erabiltzea.
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1.maila
Argitaletxearen webgunea

2011/07/14

Zaindu zure gorputza, bizi osasuntsu! [Euskara - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: EGITEKO NAGUSIA: Bizi-ohitura osasungarria zertan datzan ikasi, gure ingurukoen osasun-ohiturak nokakoak diren jakiteko inkestak prestatu eta egin, eta, haietatik ateratako ondorioen arabera, ohitura osasungarriak bultzatzeko iragarkiak egitea. ZERTARAKO: IKTak erabiliz, ahozko (entzumena eta adierazmena) nahiz idatzizko (irakurketa eta idazketa) komunikazio-gaitasunak lantzeko; inkestak egiten ikasi, horietatik ateratzen den informazioa kudeatu, eta ohitura osasungarriak bultzatzen dituen publizitate-testu bat, iragarkia, egiten ikasteko.
Materia: LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak (Eskola 2.0.)
Maila: 6.maila
Argitaletxearen webgunea

Animalien filmoteka [Naturaren zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: EGITEKO NAGUSIA: Laukoteka elkartuta, sekuentzian zehar idatzi duten animalien zerrendatik, bi animalia aukeratuko dituzte, eta bakoitzari buruzko bideoa editatuko dute. Ahal bada, bietako bat beraiek grabatuko dute (bideokamera edo telefono mugikor bat erabilita), eta bigarren bideoa, berriz, Internetetik lortutako irudi edo bideo zatiekin muntatuko dute, aurretik erabili duten bideo-editorea erabiliz. Ondoren, bideoari gehitu beharreko audioa idatzi, grabatu eta txertatu egingo dute. ZERTARAKO: Animalien erreinuko espezieak taldeka bereizteko zer irizpide erabiltzen diren jakitea eta ikasleek horiek bereganatzea. Modu horretan lortuko da animalien erreinuaren aniztasuna identifikatzea, aztertzea eta balioestea, askotan gertatzen baita, animaliez hitz egiten hasi, eta ugaztunetara edo ornodunetara mugatzea; ikasleek konturatu behar dute animalia ornogabeen multzoa ere hor dagoela, eta ornodunena baino ugariagoa dela, gainera.
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1.maila
Argitaletxearen webgunea

Zuhaitzei behatuz, ingurua ezagutu [Naturaren zientziak - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Egiteko nagusia: gelakideen artean aukeratzen duten eremu bateko landareen (zuhaitzak, zehazki) ikerketa egingo dute. Ikerketa hori zuzeneko behaketan eta informazioaren bilaketan oinarrituko da. Horretarako, ikasle taldeek irteera bat antolatuko dute, behar duten informazioa eskuratzeko. Irteeraren aurreko eta ondorengo lanak antolatzeko eta planifikatzeko, Google Calendar erabiliko dute. Taldeetan lan egingo dute, eta taldekideen eta taldeen artean kooperazioan lan egitea ezinbestekoa izango da azken helburua lortzeko. Egingo duten lana Google Maps aplikazioan adieraziko dute eta, egindako proiektuak ikasgelatik kanpo ere isla izan dezan, geokokapeneko plataforma batean (Tagzania) zintzilikatuko dute. ZERTARAKO Pertsona ekintzaile, sortzaile eta zentzu kritikoa daukatenak prestatzen laguntzeko. Ekiten Egiten Ikasi konpetentzia lantzeko ezinbestekoak diren bost faseei jarraituko diegu: - Asmatze fasea - Planifikazio fasea - Ekintza fasea - Komunikazio fasea: -Ebaluazio fasea
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 1.maila
Argitaletxearen webgunea

2011/07/12

Lehengo eta oraingo bizimoduaren arteko aldeak [Euskara - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: egiteko nagusia: lehengo bizimoduari buruzko ikerketa egin, oraingoarekin konparatu eta ateratako ondorioak azalduz, Kultura Astean (edo antzeko egoera baten) LH 5. mailakoei hitzaldi bat emateko azalpen-testu bat ekoiztea. ZERTARAKO: IKTak erabiliz, ahozko (entzumena eta adierazmena) nahiz idatzizko (irakurketa eta idazketa) komunikazio-gaitasunak garatzeko, ikerketak egiten ikasteko eta informazio-iturrien aniztasuna ezagutzeko.
Materia: LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila

2011/07/11

Zenbaki lehenak [Matematika arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Proposamena hainbat objektu digital hezigarritan oinarrituta zenbaki lehenak DBHko 1. mailan irakatsi eta ikasteko.
Materia: DBH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0.)
Maila: 1.maila



Digestio-kontuak [Euskara - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Egiteko nagusia: Digestio-prozesuan parte hartzen duten organoen funtzionamentua ikastea eta HHko 5 urteko ikasleei ipuin labur baten bitartez ikasitakoa erakustea. ZERTARAKO: LHko 5. mailako ikasleek beren gorputzarekiko jarrera arduratsua gara dezaten (INGURUNEA), beren komunikazio-gaitasunak garatu (HIZKUNTZA) eta IKT bitartekoen erabileran treba daitezen (IKT)
Materia: LMH - Euskara eta Literatura-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Diditalak (Eskola 2.0.)
Maila: 5.maila
Argitaletxearen webgunea

Zenbaki dezimaldunak 2 [Interneteko baliabidea - HOD] : biderketa eta zatiketa [Matematika arloa - LMH 5]

Egileak: Carme Martinez eta Vimartic Taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala
Edukien deskribap.: Proposamen honetan, ikasleak zeroz jarraitutako unitatearen biderketa- eta zatiketa-kalkuluak eginez hasiko dira. Ondoren, zenbaki dezimaldunen arteko eragiketak landuko dituzte, biderketa eta zatiketak egitera bultzatuko dituzten problema-egoerak ebatziz, buruz ez ezik, baita algoritmoa erabiliz ere.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila







2011/07/09

Zatitu eta banatu [Matematika arloa - LMH 6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: proiektuaren zuzendaritza: Rafael Pérez Gómez; moldaketa eta euskaratzea: Ana Turumbay Izurdiaga... [et al.]
Argitalpena: Granada, Proyecto Sur de Ediciones, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala (PDF)
Edukien deskribap.: Zatikiak irakatsi eta ikasteko hainbat tresna hezigarri eta digitaletan oinarrituta, sekuentzia didaktikoaren proposamena LHko 6. mailarako
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 6.maila

2011/07/08

Natur Zientziak, Ostadar, DBH [Interneteko baliabidea] : Gida didaktikoen webgunea

Egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Argitalpena: Donostia, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 2011
Deskribapen fisikoa: Webgunea
ISBN: 84-7703-623-3(1.zikloa)
Materia: DBH - Naturaren Zientziak-Interneteko baliabideak; DBH - Naturaren Zientziak (Fisika eta Kimika)-Interneteko baliabideak ; DBH - Naturaren Zientziak (Biologia eta Geologia)-interneteko baliabideak
Maila: 1., 2., 3. eta 4.mailak
Baliabidea eskuratu
Argitaletxearen webgunea

2011/07/05

Luzerak neurtzen [Matematika arloa - LMH 5-6] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Nuria Moradell eta Vimartic Taldea
Argitalpena: Bartzelona : Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Ikasleek luzera-neurriak landuko dituzte ingurune hurbileneko objektu errealetatik abiatuz eta hainbat tamaina eta kopuru ezagutuz. Luzerak neurtuko dituzte arbel digitalean proiektatutako irudietatik abiatuta, metroa unitate nagusi gisa hartuz. Ingurune hurbilena aztertuko dute neurketak ohiko neurketa-tresnekin eginez. Sistema Metriko Hamartarra (multiploak eta azpimultiploak) eta unitate erabilienen bihurketa landuko dituzte jarduera elkarreragileen bidez.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.eta 6.mailak


Zenbaki dezimaldunak. 1 : [Matematika arloa - LMH 5] [Interneteko baliabidea - HOD]

Egileak: Carme Martinez eta Vimartic Taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: Zenbaki dezimaldunak gertuen dugun errealitatetik abiatuta landuko ditugu, eguneroko bizimoduko egoeren inguruko ariketak proposatuz edota ebatziz (euro-zentimoak, kilogramoak, distantziak...).
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila

Gorputz geometrikoak aurkitzen : [Matematika arloa - LMH 5],[Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak - LMH 5][Interneteko baliabidea - HOD]


Egileak: Carme Martinez eta Vimartic Taldea
Argitalpena: Bartzelona, Vimartic, 2011
Deskribapen fisikoa: Hezteko Objektu Digitala + Gida didaktikoa
Edukien deskribap.: ikasleek, ADean proiektatutako irudietan eta benetako lekuetan, aurreko ikasturteetan landutako gorputz geometrikoak identifikatuko dituzte. Poliedro (motak eta horiek osatzen dituzten elementuak: oinarria, aurpegiak, ertzak eta erpinak) eta gorputz biribila (konoa, zilindroa eta esfera) kontzeptuak landuko dituzte, jarduera elkarreragileak eginez, eta landutako kontzeptu nagusien talde-aurkezpen bat sortuz. Gaia testuinguruan kokatuko da, gorputz geometrikoek ikaslearen ingurunean duten eragina eta existentzia ikusita.
Materia: LMH - Matematika-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0);
LMH - Arte Hezkuntza-Arte Plastikoak eta Ikusizko Arteak-Interneteko baliabideak-Hezteko Objektu Digitalak (Eskola 2.0)
Maila: 5.maila